Category Archives: Hegoko Lautadaren Ertzetik: Hitzak

HEGOKO LAUTADAREN ERTZETIK: HITZAK

LINBOAN  (PELLO LIZARRALDE)

HAN, IDIOTEN HERRIAN

BERTAN, ERGELEN BATZARREAN

AHO ZABALIK DAUDE DENAK,

ADURRA EZPAINETIK DARIELA.

DENAK PUNTU BATI BEGIRA, LILURATUTA

LELOAK ETA INOZOAK,

MEMELOAK ETA BESTEAK ETA BESTEAK.

OH!, ZE GOXO EGOTEN DEN

GOIAN, KOTOIEZKO ZERUAN

ARGI ZURIAN MURGILDUTA

KANPAI SOINUAREN AIREAN.

DILIN-DALAN BELARRIAK, DILIN-DALAN,

ÑIR-ÑIR DAUDE HAIEN BEGIAK,

TAUPA-TAUPA BIHOTZAK, TAUPA-TAUPA

LINBOAN, LINBOAN.

EZ PENTSA, EZ DA HAIN ZAILA

HODEI ERTZEAZ BESTALDE

DOHAIN TA GAINERA DEBALDE,

ETZAZU BERRIZ GALDE.

HANTXE DAUKAT ATSEDENA, SOSEGUA

HODEI BATEAN ESERITA, LERDOA NAIZ OIHUKA, LERDOA NAIZ.

LINBOAN, LINBOAN

EGIOZU KASU

BIZITZA HASTEN DENEAN  UMETAN EZIN LIBRE IZAN.

ERNATZEN GAREN HEINEAN, GOGOARI ERANTZUNA, HARA:

HAUR TXIKIA, AMARI EGIOZU KASU,

HAUR MAITEA, AITARI EGIOZU KASU.

ETXETIK ATERATZEAN  ASKEAGO SENTITZEN GARA.

INGURUKOEN AHOTAN ERREPIKATZEN DENA, HARA:

NESKATILA, MAISUARI EGIOZU KASU,

OI, MUTILA, KOADRILARI EGIOZU KASU.

HELDUAK GARENEAN  ASKATZEN OMEN GAITU LANAK.

EGINBEHARREKOEN AURREAN ENTZUNDAKO AGINDUA, HARA:

LANGILEA, NAGUSIARI EGIOZU KASU,

MORROI HORI, BEZEROARI EGIOZU KASU.

BIZITZA AMAITU BAINO LEHEN  JUBILATU ETA LANIK EZ!

ASKATASUNAREN ORDEZ GUZTIEN AHOLKUA, HARA:

AMONATXO, ALABARI EGIOZU KASU,

AGURE ZAHARRA, ZAINTZAILEARI EGIOZU KASU.

GUDUKA

BELTZAK ETA TXURIAK,

TURKOAK ETA KRISTAUAK,

BORROKEN ERRITUALA

PASTORALETAN BEZALA.

GORA GU TA GUTARRAK, BAITA ERE BIBA ZUEK!

EZARRI DIRA MUGAK,

BANATUTA DAUDE ARMAK,

JANTZIEN KOLORETAN

DATZA BORROKAREN FUNTSA.

EZ DIRA MAKURTUKO ETSAIA MAKURTU ARTE.

AGRAMONT TA BEAUMONT,

NAPOLEON ETA WELLINGTON,

GODZILLA ETA KING-KONG,

SADDAM HUSSEIN ETA CLINTON.

ELKARREN AURKARIAK NOR BAINO NOR DAUDE TINKO.

BERTAN GOXO

IZAKI GUZTIEK HITZEGITEN

ZEKITEN GARAI ZAHAR HAIETAN

ARDI BATZUK BAZKARIK JAN GABE

ITZULTZEN OMEN ZIREN MENDITIK.

ZERGATIAZ GALDETU ARTZAINAK

ETA HAU ZEN ARDIEN ERANTZUNA:

“BELAR ALDERA MAKURTZEN GARENEAN

BELARRAK ESATEN DU: AURRERAGO TA GOXOAGO”

ARDIAK TUNTUNAK DIREN EZKERO

ARTZAINAK AHOLKUA EMAN ZIEN:

“AURRERAGO ETA GOZOAGO

ESATEN DIZUETENEAN,

ZUEK ERANTZUN ‘BERTAN GOXO’

ETA HASI JATEN BERTAN”

HONEZKERO ARDIEK BE EGITEAN

BELARRARI DIOTE: “BERTAN GOXO”

BERTAN GOXO.
Bertan Goxo

EZ DUT JAKIN NAHI

EZ DUT JAKIN NAHI ZERTAN ZAUDEN AZKEN ALDI HONTAN,

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIKAN ZAUDEN NIRE AURKA,

ELKAR EZAGUTU GENUENEKO EGUNETAN

LAGUN ARTEKOA BAITZEN HARREMAN GUREA.

DENBORA IGAROTA DENA ZAPUZTU ZEN

ELKARRI MOKOKA HASI GINEN.

EZ DUT JAKIN NAHI NON ZABILTZAN AZKEN ALDI HONTAN,

EZ DUT ZUREKIN TOPO EGIN NAHI INONGO LEKUTAN,

EZ NENKIKE NORA BEGIRATU EZTA NON SARTU

EZUSTEAN ELKARTUKO BAGINA.

NITAZ GAIZKI ESAKA ARITZEN BAZARA

NIRE IRITZIA ANTZEKOA DA.

EZ DUGU JAKIN NOLA KONPONDU GURE ARTEKOA,

NORK BEREARI EUTSI DIO LEHIA IZKUTUAN.

GAZTEAGOA ZINELAKO IREKIA IZAN BEHAR,

ZAHARRAGOA NINTZELAKO ULERTU BEHAR ZINTUDAN.

GATEAGOA ZINELAKO,

ZAHARRAGOA NINTZELAKO.


EZKABAPEAN

GERRA GARAIAN EZKABA GAINEAN

PRESONDEGI IZUGARRIA EGON ZEN.

ONDOREN, GAZTETXOA NINTZELA

SOILIK SOLDADU TALDE BAT ZEGOEN.

ETXE ASKO ERAIKI ZITUZTEN

HERRI TXIKITAN, EZKABAPEAN,

AUZO BERRITAN, EZKABAPEAN.

EZKABAPEAN, MINA ETA POZA NEURE BIHOTZEAN.

MUTUR BATEAN EROETXEA,

BESTEAN, BERRIZ, TREN GELTOKIA

LANAREKIN ETSITZEN EZ ZENA

AISE HIRITIK KANPORATZEKO

ALA ZIEGAN SARTZEKO.

EZKABAPEAN, MINA ETA POZA NEURE BIHOTZEAN.

KOARTELAK HIRIGUNETIK APARTE

ERAIKI BEHAR OMEN ZIRELA,

EZKABAPEAN KOKATU ZITUZTEN

ETA ORAIN ESPETXE BERRIA

BAIETZ ASMATU NON JARRIKO!

ANTSOAIN, TXANTREA, BERRIOBEITI, BERRIOZAR,

ERROTXAPEA, ATARRABIA, SANDUZELAI,

AINZOAIN, ARTIKA, BUZTINTXURI, ERROTAZAR…

EZKABAPEAN, EZKABAPEAN!

EZKABAPEAN, MINA ETA POZA NEURE BIHOTZEAN.


NOR DA BESTE ALDEAN?

NOR DA BESTE ALDEAN?

NOLA DUZU IZENA?

GARBIAGO HITZ EGIN,

HORRELA EZIN BAITUT PIPERRIK ULERTU.

EUSKALDUNA AL ZARA?

EN QUÉ IDIOMA HABLAS?

ZENTZUZKO ZEOZER

EZ BADUZU ESATEN ETENGO DUT LAISTER.

TELEFONOAREN BESTE ALDEAN

EZIN ULERTUZKO XUXURLAK

TELEFONOAREN ALDE HONETAN

SUSMOAK ETA BELDURRAK.

ZU… NOR OTE ZARA?

LAGUNA ALA ETSAIA?

POLIZI FORALA,

ALA NAZIONALA? EDO UDALTZAINA?

TXANTXETAN ARI ZARA

ALA PROPAGANDAN?

NIRE ZENBAKIA

NON DUZU LORTUA, NORK DIZU EMANA?

TELEFONOAREN BESTE ALDEAN

EZIN ULERTUZKO XUXURLAK

TELEFONOAREN ALDE HONETAN

SUSMOAK ETA BELDURRAK.


HEGOAK (IN DYLAN IMITATIONE)  (PELLO LIZARRALDE)

ASKO DIRA HEGOA IKUSI GABE HIL DIRENAK.

IPARREKO EREMUETAN BELTZA ETA EMANKORRA DA LURRA

ETA PAGO HEZEAREN USAINA DUTE BERTAKOEN AMETSEK.

OHIANAREN SABELETIK DATORKIE INDAR ILUNA,

HARANAREN ZERUTIK OIHU AMAITEZINA,

HEGOKO LAUTADAREN ERTZETIK DESOSEGU ASPALDIKOA.

EZ DUTE INOIZ AHANTZIKO LEHEN BISITARIA.

LAUTADA ERREAREN KOLOREKOAK ZIREN HAREN JANTZIAK

ETA ESPEZIE HAZIAK ZITUEN OINETAKOEI ATXEKITA.

DOINU KIZKURREKO HITZAK ATERA ZITUEN

GALDETZEKO ETA ERANTZUTEKO ORDUAN,

HEGOKO LAUTADAREN ERTZETIK DESOSEGU ASPALDIKOA.

ASKO ETA ASKO HILKO DIRA HEGOA IKUSI GABE.

HARATAGO BADA ZERBAIT, SUKARRA ETA AMETSA BEZALAKOA;

HARATAGO BADA ZERBAIT, KE ETA HAUTS TRINKOEN GISAKOA.

EZ DUTE BEGI ERNEA ENGAINATUKO, ORDEA,

IPAR GUZTIEK DUTE ETA BERE HEGOA,

IPARREKO BASOAREN ERTZETIK DESOSEGU ASPALDIKOA.


ARGIA PIZTUTA GOGOAN

ATZO ARRATSALDEAN  EZ NINTZEN GAUR NAIZENA,

ORDU GUTXI HAUETAN  ERROTIK ALDATU DA DENA.

GAUEKO AMETSETAN  ESNA NEGOENEAN

HATZ ERRALDOI BATEK  ZUZEN SEINALATU NAU ETA

ARGIA PIZTU ZAIT GOGOAN.

DEIKUNDEA JASO TA  BIZIBERRITURIKAN,

JEIKITZERAKOAN  HAU POZA BIHOTZEAN!

AURREKO ZALANTZAK  EGIA BIHURTUTA,

DUDA-MUDEN ORDEZ  SISTEMA OSATUTA,

ARGIA PIZTUTA GOGOAN

KULPARIK EZ, DAMURIK EZ,

HEMENDIK AURRERA.

LAGUN GUTXI, ETSAI AUNITZ:

PIKUTARA MUNDU OSOAN ZEHAR

NIRE IDEIEKIN BAT EZ DATOZENAK!

BIHAR GOIZALDEAN  EZ ZARA GAURKOA IZANEN

HATZ ERRALDOI BATEK SEINALATZEN BAZAITU, ETA

ARGIA PIZTUKO ZAIZU GOGOAN

IRUÑEAN ROKANROLIK EZ

IRUÑEKO ROKZALEEK

EZIN IZAN DUTE JASAN,

HIRIAK ESKAINI EZ DIENA

KANPOAN BILATU BEHAR.

ERREPIDEETAN ZEHAR  ERROMES BERRIAK DIRA.

LAUZPABOST LAGUN ELKARTU

AUTO BATEAN BADOAZ,

ARRATSALDEAN ABIATUTA,

ORDU TXIKIETAN BUELTA.

BIDEAN KONTROLA IZANDA  AITORTUKO ZUTEN BATERA:

IRUÑEAN ROKANROLIK EZ

GARESEN, LAKUNTZAN, ALTSASUN

AURKITU ZUTEN ZER ENTZUN;

BERGARAN, GASTEIZEN BAITA SOSEN ERE

GOGOTIK GOZATU DUTE.

ERREPIDETAN ZEHAR  ERROMES BERRIAK DIRA

GERO TA URRUTIRAGO DOAZ:

ZARAGOZA, BILBORAINO…

BIDEAN JARRAITUKO DUTE

BIZITZA GALDU ARTIO.

BERRIRO KONTROLA IZANDA  AITORTUKO DUTE BATERA:

IRUÑEAN ROKANROLIK EZ

Advertisements