Category Archives: Estudioan!

DISKOAREN AURRERAPENA! Bi kantu entzungai

Iritsi da eguna! Gaur Jotak www.musikorta.com estudioko bere orrialdean gure disko berria izango denaren pare bat kantu ipini ditu entzungai. Honezkero Twitterreko gure kontuari kea dario, eta badirudi entzun duzuenoi gustatzen ari zaizkizuela. Bejondeizuela! Oraindik estudio lan batzuk pendiente ditugu, hala nola diskoaren azala, izenburua eta bestelakoak findu behar, baina ongibidean laster berri presku gehiago izanen ditugu. Bien bitartean, goza ezazue (nahi baduzue) Hegoak (In Dylan Imitatione) vals kutsuko aire folkiarekin, betiere kasu eginez Pello Lizarralde adiskideak ondu zituen hitzei, eta Guduka pop-makarra kutsukoarekin, aspaldiko kantu bat zeinarekin bazter batean uzteko konformatu ez eta zuenera ekarri nahi izan dugun, Batiz handiaren gitarra solo eta guzti.

Badakizue ba. Egin klik www.musikorta.com estekan, eta post honetan komentarioren bat, iradokizunen bat edota astakeriren bat idatzi nahi badiguzue, egin ezazue suelto.

A! Eta adi egon zuzeneko emanaldiekin. Hemendik aurrera sarri izanen baituzue aukera disko berriaren kantuak nahiz gure “klasikoak” bertatik bertara entzuteko.

Izan ongi!!!

Advertisements

Nahasketak (2)

Hasi eta bukatu gustatzen zaigu, baina gauzak diren bezala dira gehienetan…

Beraz, badirudi oraingoan bai, datorren astean ekinen diogula nahasketa prozesuari. Irailaren 16rako hortxe-hortxe beharko luke, amaitzear. Eta ondoren, diskoaren aurrerapena! Ea behingoz pare bat kantu aditzea badagoen, gure fan haserretu-pazientziage-tximaluzeak asetzeko modukoak!

Segi hor…

Nahasketak

Badakigu noiz joanen garen nahasketak egitera: irailaren 3. asteburu horretan finitu nahi ditugu, 16rako edo. Ondoren, gauzak ongi, aurrerapen bat entzungai izanen duzue www.musikorta.com orrialdean, alegia, Jota Jaunaren estudioko atari digitalean. AURRERAPENA, aizue. Ez gero mirakuluak eskatzen ibili; nire amak dioen bezala, mantenua ongi marraskatu beharra dago, poliki eta zaporea gozatuz. Helduko da, halako batean, CDa edota heldu beharrekoa.

Hartara, 10 kantu prestatu ditugu, aurreko garaiko pare bat, birziklatutakoren beste batzuk eta bost bat berri edo. Estilo aldetik, ohi dugun bezala, aski irekia: rocka, power-popa eta folkaren ukituak aurkitu nahi dituenak, hortxe izanen ditu, esku-eskura. Lan itzela nahasketak egingo dituen teknikari gizajoarentzako…

Segi adi, artean, pena mereziko du eta. Horrekin bastante konbentzituta gaude.

Kolaboratzaileak:

Aurreko post-ak belarriak tente ipini omen zizkion batonbati. Tira, ba gu ere ezin aguanta gabiltza, BATIZ handiak egin dizkigu pare bat punteo. BATIZ, AIZUE! Esan beharrik ez dago aho bete hortz utzi gintuela berriro ere (aurreko bi diskoetan, nahiz pleistozeno arokoak izan, haren laguntza jaso baikenuen baita). Entzungo duzue, diskoa inoiz ateratzen bada behinik behin (esan dizuegu ba, ezin aguanta gabiltzala), EHn aurki daitekeen gitarra jole handienaren gustu lezioa. To!

Beste kolaboratzaile xumeagIrudiao batzuk ere izan ditugu, ez horren itzal handikoak akaso, baina belarriak goza araziko dizkigutenak, dudarik gabe. Musikortako etxekoak, bakoitzak berean, egin izan dizkigute ahots batzuk, txaloak, alarauak… ez da broma (ikusi bestela www.musikorta.com orrialdean Jotak paratu duena).

Eta jakina, gure solfeo maila eskasa eraman ahal izateko, garai bateko Balerdi Balerdiko Blancak teklatua jo zuen, 11 nota (hamaika) besterik izan ez baziren ere. Nahitaezko notak, bestalde: Linboan sentiaraziko zaituztetenak…

Tiiiira. Berri gehiago izanen ditugunean, helaraziko dizkizuegu. Gutxi barru nahasketak, kanten aurrerapena, diskoaren edizioa, munduari bira estadioz-estadio… betiko kontuak, alegia. Bizi alai!

Fini grabazioa!

Astearte eta asteazkena eman ditugu falta zitzaizkigun azken ahotsak, gitarrak, harmonika, perkusio eta bestelako pitokeriak bukatzen. Alea jacta est. Dagoeneko “hau nahasketetan konponduko diagu” esatean ederki dakigu txantxetan ari garela, eta beraz saiatu gara ahalik eta finen jarduten.
Orain kantuak beratzen uzteko garaia heldu da, nahasketetan sobera beta izanen baitugu nazkatzeko, kantu bera behin eta berriro entzutearen entzuteaz.
Eta gauzak nola diren, berriro ere ilusionaturik itzuli gara etxera, irrikatzen gure orerik gabeko ogitxoa lagun eta ingurukoei erakusteko. Grabazioan gozatu izan dugu une berezi askotan, esaterako punteo pare bat sartu dizkigun munstroa bertatik bertara izan genuenean. Jotak argazkiak bidaltzen dizkigunean argituko da misterioa.
Segi ongi, Balerdizaleak. Laster berri presku gehiago…

BERRIAko elkarrizketa estudioan

Hara ze maju BERRIA egunkarikoek egin diguten elkarrizketa (2012/8/4)     http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-08-04/032/001/urte_askoan_kantu_aske_aski.htm    Milesker Kepa Matxaini!

Estudioan! (eta 5)

Aaaaaahoooooouuu! Grabatzea ongi dago, baina aizue,  batzuetan ardiak ere aspertuko ziren egun osoa eman beharko bazuketen estudioan . Momentuz bukatu dugu lehen round hau, pozik, denbora ederki aprobetxatu dugulako sentsazioarekin. Falta ditugun ahots, harmonika, perkusio ta bestelako pitokeriak 3 aste barru edo saiatuko gara bukatzen, Jotak bezero gehiago baititu ate-joka, estudioaren zain (www.musikorta.com).

Baina tira, egia esatera orain artekoarekin diskoari kolorea hartu diogula esan genezake, eta uste dugu batonbat harrituta uzteko bezainbesteko materiala osatuko dugula, hainbat estilotan gainera… eta BAI: gure zale amorratuenetako horiei ere gusto emango diegula uste dugu, erregistratu baititugu azken kontzertuetan hainbeste komentario on izan dituzten kantak:  Ezkabapean, Ez dut jakin nahi eta abar.

Beraz, BBblog irakurle hori, berri gehiago izanen ditugularik hementxe paratuko dizkizugu txintxo-txintxo. Bien bitartean, Karlos baxujoleak atzo deitu zigun Hegoaldera onik iritsi dela jakin genezan , eta bide batez adarra ederki jotzeko ere, kalamidade hori. Eta estudioko udaleku hau ere gure bizkaiera hobetzeko aprobetxatu dugu, sagardoak ederki askatzen baititu mintzaira ta inhibizioa, Mendexako jaixetan atzo bertan konprobatu ahal izan genuen bezala.

Eskerrikasko Musikortako guztiei, bihotzez; haur, heldu, agure ta piztiei. Zoragarri pasatu dugu, sarjentuaren ordutegi zorrotzak eta guzti…

Hurrenarte, beraz. Bestelakoak izanen ditugunean, hementxe izanen gaituzue, ez izan dudarik. Ongi pasa!

Estudioan! (4)

Definitiboki, diska bat uda partean grabatzea alimaleko putada gerta daiteke, despitatu ezean. Mendexako sagardo dastaketari puntuazioa ezartzekotan, dudarik gabe oso altua beharko zukeen, baina gauza da gu lanean ari garela, nolabait esateko, eta halako ebentuak ez dira bateragarriak Jotak ezartzen dizkigun ordutegi koarteleroekin, ulertzen baduzue dibagaziñoa.

Tira, gaurkoan ahots batzuk sartu ditu  Toñok, eta baita gitarra batzuk ere, eta estudioko desastreak musika gisako zerbaitean bilakatzen hasia da; ia-ia magia dirudi! Baxua ta bateria hutsek ez dute buruko minik baizik sorrarazten, eta gitarra batzurekin eta ahots krudel batekin (oraingoz ez baitiogu ezerreri ez ekualizaziorik ez ja eman), bakalaoa diruditen 3 minutuko tunpa-tunpa-tunpa horiek kantu bihurtzen dira. Zerua ostartutzen dela dirudi.

Bihar dugu azken lan eguna estudioan, amateurren zioa horixe izaten baita, beste bide batzuetatik doala bakoitzarena. Eta ahal dugun guztia aprobetxatuko badugu ere, ez dugu uste egin beharrekoa bukatuko dugunik; baina ez dugu presarik. Estudiora itzuliko gara aste pare baten buruan, eta bide batez burua ere preskatuko dugu lanari berriz gogoz ekiteko.

A! Ta Oletatik Mendexarako bidea hartzen baduzue, kasu eman. %26 ko aldapa horiek segundan hartzen dituen primoren bat bertan geratzeko arriskua baitauka. Gorako bide horri Marino Lejarreta Etorbidea beharko litzaiokete deitu, eta halako karrera batean ea inor ausartzen al den karreristak bertatik pasa araztera…

Estudioan! (3)

Karlosek berea bukatu ta ospa egin du, oporretan hasten dela eta praketan ezin kabidu dagoela, Rafaellaren aholkuari jarraikiz edo; badakizue: “Para hacer bien el amor hay que venir al sur…”. Hementxe utzi gaitu Toño, Zara, Jota ta enparauak gitarra guztiak sartu behar ditugula. Izorradila, gaur Mendexan merienda-afaria galdu du, eta biharko sagardo dastaketa. Hobe dugu orain alolorako bide zuzena hartzea, bihar pulamentu pixkat egin nahi badugu.

A! Portzierto! Gaur baskongadetan festa eguna zela ta, San Iñaxioren kontura antza, jende saldoa zebilen Oletako jatetxetan, eta hantxe nor eta Marino Lejarreta handia ikusi dugu. Egin beharko genuke halako batean karreristei buruzko abestiren bat…

Bihar gehiago. Gabon!

Estudioan! (2)

Ufffa! 8 kanta saskira! Gaur abentura franko izan ditugu; goizean aski ongi, 4 grabatu ditugu ta bazkaltzera (biba Gizaburuagako ostatua!). Arratsaldean berriz botikara bixita egin izan behar du baxujoleren batek begiko mina kentzeko erremedixoren bila, ta itzuli ta beste pare bat egin ditugu. Gero, Lekitxorako bidean, GAR-ekoek tarte batean freskoan eduki gaituzte, badaezpadaere. Gero, etxerakoan, basurde bat irten zaigu bidean, lasai puta. Lastima gidariak erreflejo exkaxekin ibili den, bestela bihar edo etzirako bazkari mundiala in behar genuen, mekabenzotz…

Bide honetik bihar arratsalderako gitarrak sartzen arituko gara, eta Toñok ahotsa eztitu beharko du lehenbaitlehen, jarduna heldu baitzaio derrepentean.

Bihar arte!