POWER-TRIO vs. LAUKOTE-GITARRERO

Gustura gabiltza hirukote gisa, R&Rean formato zuzen eta interesgarri den horretan; batzuetan, ordea, hainbat kantuk oihuka eskatzen ziguten gitarren soinu-harresia potolotzea, raka-raka pixka bat, alegia.

Duela bizpairu hilabete sagardotegian egin genuen hitzordua Morau nekaezinarekin eta Beñardo Goietxerekin, Berako musikari-urretxindorrarekin. Sagardoaren epelean Beñardori proposamena bota genion, ea ez ote zuen nahi Balerdin bere gitarraren ekarria eta koro batzuk egin nahi. Beñardo zaila da ordea, eta ezetz, baina…

Nunbait, ajea pasata, bere herriko adiskide bati errebotatu zion enbidoa: nori eta PETTI handiari (zentzu guztietan), eta honek, BAIETZ, egin nahi zuela “castinga”.

Horrela, Berara joan ginen pasa denean, trago batzuk hartu, bazkaldu, eta entsegu gogoangarria egin genuen laurok, Beñardo adi-adi genuelarik, bolumena erotzeraino! Eta orain istorioaren bukaera zorionekora iristea besterik ez zaigu falta… zuzenean aritzera, alajaina! Une magikoa iritsiko denerako, abisatuta izanen zarete. Baina hasieran behinik behin konplikatu xamarra dirudi dataren bat aurreratzea, Pettik bere kasa bai baitu bolo mordoa, gureekin ezin kointziditu, eta uda parteari begira atsedenalditxoa hartzeko asmoa usnatzen da airean.

Iritsiko da aukera, halere. Akaso inork espero baino lehenago…

Ongi pasa!Irudia

Balerdi Balerdiren fitxaje berria!

Advertisements

5 responses

  1. Fitxaje ederra! Zuzenean ikusteko irrikaitan tan taun!

    1. Zuzenekoei buruz hitz egin dugu, eta irrikatan gaude, baina Pettik baditu bere mobidetako datak, eta bat etortzea ez da xamurra. Gainera, uztaila-abuztuan ez dugu asmorik ezer egiteko, beraz… lasai, abisatuko dugu ta!

  2. Baño, baño…konstzientzia baduzue nolako fitxajea egin duzuen? Tamainarik hartu al diozue asuntuari? Ez pentsa Beratarra afarirako bokadilo xixtrin batekin konformatuko zaizuenik, gero!
    Petti: Baño, baño…Non sartu haizen ba al dakik? Talde mitiko-mitologiko-frenopatiko batetan!! Hireak egin dik!!

    1. Arazoa konpondu diagu: katxea ez diagu igoko, baina afarirako ez dizkiagu pitokeririk ametituko; beraz, eta batez ere gaztetxeetako jendeari ari gatzaizkizue, alde aitera pasta-entsalada eta arroz-bejetarianozko afari xixtrinak. A! eta ardoa, Viña Perguita, edo hortik gora…
      Petti non sartu den, ordea… galdeiok (Ber)hari. Pentsatu diagu badugula honezkero garaia zainduko gaituen norbaiten bila aritzeko, jubilaziorako ta, baakik. Ta Petti morroi majoa zirudik: bazekik gitarra jotzen gozo-gozo, kantutan ere ez zebilek makal, eta ardo kontuetan alimaleko expertoa duk. Zurruta ez duk brometan ibiltzeko asuntoa, alafede….

  3. Hau duk hau, entzun beharrekoak.
    Jota, frenopatiko zer duk, ttikitan bizikletan erabiltzen genian balaztatze modua?
    kontzertutara eraman beharrekoak bazekizkiat behintzat,
    gosea, egarria eta estetoskopioa.
    Bihar arte kabrero ta tamborilero.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: