Monthly Archives: 2012(e)ko urria

ZIRT ETA ZART

Toñok eta Zarak (Amaia Lasa teknikariaren ezinbesteko laguntzarekila) Euskalerria Irratian hamabost egunero egiten dute musika irrati-saioa, duela 8 bat denboraldi jada; gai bat aukeratu, eta hark markatzen du abestien aukeraketa. Estilo askotarikoak dira irratsaioan entzun daitezkeen kantak: rocka, popa, folka, reggae…  Plazera baduzue, hemen dituzue Ibon Olagarrok prestatzen dituen saioen podcast txukunak. Gozatu belarriak!euskalerria irratia Zirt eta Zart 2012-11-21 (Ilargia) Zirt eta Zart 2012-12-05 (Frutak/barazkiak) Zirt eta Zart 2012-12-19 (Alegiazko pertsonajeak, …) Zirt eta Zart 2013-1-16 (Berria/New/Nouvelle…) Zirt eta Zart 2013-1-30 (Goiza) Zirt eta Zart 2013-2-27 (Bakarrik…) Zirt eta Zart 2013-3-13 (Adio neguari) OHARRA: Podcast hauek Ibon Olagarrok landu zituen, sekulako dokumentazio lana burutuz. Ibon minbiziak eraman zuen guztiongan hutsune beteezina utziz. Haren umorea, adiskidetasuna eta handitasunaren oroimenaren zatitxo bat dira irrati saio hauek. Adiorik ez, Olagarro!

Advertisements

Euskalerria irratiaren 25. urtemugako gala: “Entxuferik Gabe”

Egin klik estekan eta gala osoa entzun ahal izanen duzu (audioa besterik ez):  Entxuferik gabe, EH irratiak 25 urte!

Diskoa martxan

IrudiaFabrikaren kontuak bukatuta, diskoa gutun azaletan sartu eta postaz bidaltzea egokitu zaigu egunotan, promozio lana alegia, komunikabide batzuetako langile grisak apalategi xixtrin batean utz dezaten atzenduta, eta beste batzuk, zorionez, baloratu dezaten. Diskoa eskuartean izatearena sentsazioa berezia baita, nahiz laugarren erreferentzia izan 23 urteko ibilbidean… eta une horretaraino iristerako zenbat lan dagoen jakitea ez da erraza, ez eta zenbat jenderen auzolana eta gogo biziak parte hartu duen imajinatzea ere.

Baina bai, adiskide, diskoak kalerako bidea hartu du, eta hemendik aurrera taldekideok hamar kantu horiek zuzenean defendatzeko ardura izanen dugu, zerbait esateagatik, gure gozamena horixe izaten baita! Zuzeneko emanaldien sarrera etengabean berritzen ari gara, eta ematen duenez lan eskerga dugu aurretik, zaletu askotxok interesa erakutsi baituzue kontzertuak antolatzerako orduan. Biba zuek!

Ea diskoa eskuratzea inori lan handirik ez zaion kostatzen. Salneurria ere komunista xamar jarri dugu, eta batez ere zuzenekoetan jarri nahi dugu salgai, nahiz ohiko dendetan eta, nola ez, Durangoko Azokan ere eskura izanen duzuen.

Berri preskuagoak izanen ditugunean, eta aurkezpen kontzertuaren ajea gaindituko badugu inoiz, helaraziko dizkizuegu azken nobedadeak. Segi bizkor!

AZALA

Alea jacta est! Dagoeneko egin beharrekoak eginak daude. Estudioko lanak akituta, orain azalak ere inprimategiaren bidea hartu du, eta baita diskoarekin doazen irudi-hitz eta bestelako guztiak. Ezin eutsiz gaude: honatx!!!

Diskoaren aurkezpena urriaren 26rako nahiko genuke egin, eta ongibidean goizeko prentsaurrekoaz gain, Iruñeko Errotxapea auzoan dagoen Zokoa tabernan kontzertua emanen dugu, eta hantxe izanen da diskoa salgai lehen aldikoz. Orain ale mordotxoa saltzea besterik ez zaigu falta, ea aurreratuko dirua berreskuratu eta Asian zehar bira bat egiteko adina sosa ateratzen dugun, adibidez. Laster arte!

Badator diskoa!

Nahasketak amaiturik, masterra fabrikarako prest eta azalaren lanak ere aurrera doazela, gure buruari erronka paratu diogu: urriaren 26rako diskoaren aurkezpena baietz. Azalarekin Exprai handia dabilkigu bueltaka, eta dagoeneko fabrikakoek ere esan digute zenbateraino pobretu beharko garen bolada baterako, alegia, disko batzuk saltzen ditugunera arte, dirua gure lagun judutarrei itzultze aldera…

Hortik aurrera gure zuzenekoetan egonen da salgai batipat, baina banaketa zeozer zabaltzeko aukera ikusten ari gara ere, eta nola ez, Durangoko Azokan bilatuko dugu txokoren bat diskoa ikusgarri jartzeko.

Laster berri gehiago!