Estudioan! (4)

Definitiboki, diska bat uda partean grabatzea alimaleko putada gerta daiteke, despitatu ezean. Mendexako sagardo dastaketari puntuazioa ezartzekotan, dudarik gabe oso altua beharko zukeen, baina gauza da gu lanean ari garela, nolabait esateko, eta halako ebentuak ez dira bateragarriak Jotak ezartzen dizkigun ordutegi koarteleroekin, ulertzen baduzue dibagaziñoa.

Tira, gaurkoan ahots batzuk sartu ditu  Toñok, eta baita gitarra batzuk ere, eta estudioko desastreak musika gisako zerbaitean bilakatzen hasia da; ia-ia magia dirudi! Baxua ta bateria hutsek ez dute buruko minik baizik sorrarazten, eta gitarra batzurekin eta ahots krudel batekin (oraingoz ez baitiogu ezerreri ez ekualizaziorik ez ja eman), bakalaoa diruditen 3 minutuko tunpa-tunpa-tunpa horiek kantu bihurtzen dira. Zerua ostartutzen dela dirudi.

Bihar dugu azken lan eguna estudioan, amateurren zioa horixe izaten baita, beste bide batzuetatik doala bakoitzarena. Eta ahal dugun guztia aprobetxatuko badugu ere, ez dugu uste egin beharrekoa bukatuko dugunik; baina ez dugu presarik. Estudiora itzuliko gara aste pare baten buruan, eta bide batez burua ere preskatuko dugu lanari berriz gogoz ekiteko.

A! Ta Oletatik Mendexarako bidea hartzen baduzue, kasu eman. %26 ko aldapa horiek segundan hartzen dituen primoren bat bertan geratzeko arriskua baitauka. Gorako bide horri Marino Lejarreta Etorbidea beharko litzaiokete deitu, eta halako karrera batean ea inor ausartzen al den karreristak bertatik pasa araztera…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: