Estudioan! (eta 5)

Aaaaaahoooooouuu! Grabatzea ongi dago, baina aizue,  batzuetan ardiak ere aspertuko ziren egun osoa eman beharko bazuketen estudioan . Momentuz bukatu dugu lehen round hau, pozik, denbora ederki aprobetxatu dugulako sentsazioarekin. Falta ditugun ahots, harmonika, perkusio ta bestelako pitokeriak 3 aste barru edo saiatuko gara bukatzen, Jotak bezero gehiago baititu ate-joka, estudioaren zain (www.musikorta.com).

Baina tira, egia esatera orain artekoarekin diskoari kolorea hartu diogula esan genezake, eta uste dugu batonbat harrituta uzteko bezainbesteko materiala osatuko dugula, hainbat estilotan gainera… eta BAI: gure zale amorratuenetako horiei ere gusto emango diegula uste dugu, erregistratu baititugu azken kontzertuetan hainbeste komentario on izan dituzten kantak:  Ezkabapean, Ez dut jakin nahi eta abar.

Beraz, BBblog irakurle hori, berri gehiago izanen ditugularik hementxe paratuko dizkizugu txintxo-txintxo. Bien bitartean, Karlos baxujoleak atzo deitu zigun Hegoaldera onik iritsi dela jakin genezan , eta bide batez adarra ederki jotzeko ere, kalamidade hori. Eta estudioko udaleku hau ere gure bizkaiera hobetzeko aprobetxatu dugu, sagardoak ederki askatzen baititu mintzaira ta inhibizioa, Mendexako jaixetan atzo bertan konprobatu ahal izan genuen bezala.

Eskerrikasko Musikortako guztiei, bihotzez; haur, heldu, agure ta piztiei. Zoragarri pasatu dugu, sarjentuaren ordutegi zorrotzak eta guzti…

Hurrenarte, beraz. Bestelakoak izanen ditugunean, hementxe izanen gaituzue, ez izan dudarik. Ongi pasa!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: