Monthly Archives: 2012(e)ko abuztua

Nahasketak

Badakigu noiz joanen garen nahasketak egitera: irailaren 3. asteburu horretan finitu nahi ditugu, 16rako edo. Ondoren, gauzak ongi, aurrerapen bat entzungai izanen duzue www.musikorta.com orrialdean, alegia, Jota Jaunaren estudioko atari digitalean. AURRERAPENA, aizue. Ez gero mirakuluak eskatzen ibili; nire amak dioen bezala, mantenua ongi marraskatu beharra dago, poliki eta zaporea gozatuz. Helduko da, halako batean, CDa edota heldu beharrekoa.

Hartara, 10 kantu prestatu ditugu, aurreko garaiko pare bat, birziklatutakoren beste batzuk eta bost bat berri edo. Estilo aldetik, ohi dugun bezala, aski irekia: rocka, power-popa eta folkaren ukituak aurkitu nahi dituenak, hortxe izanen ditu, esku-eskura. Lan itzela nahasketak egingo dituen teknikari gizajoarentzako…

Segi adi, artean, pena mereziko du eta. Horrekin bastante konbentzituta gaude.

Intxaurrondoko Kultur Etxean, 2014-3-22



ARGAZKIA: Juan G. Andrés  @foteropanicoIntxaurrondoko Kultur Etxean, 2014-3-22

Kolaboratzaileak:

Aurreko post-ak belarriak tente ipini omen zizkion batonbati. Tira, ba gu ere ezin aguanta gabiltza, BATIZ handiak egin dizkigu pare bat punteo. BATIZ, AIZUE! Esan beharrik ez dago aho bete hortz utzi gintuela berriro ere (aurreko bi diskoetan, nahiz pleistozeno arokoak izan, haren laguntza jaso baikenuen baita). Entzungo duzue, diskoa inoiz ateratzen bada behinik behin (esan dizuegu ba, ezin aguanta gabiltzala), EHn aurki daitekeen gitarra jole handienaren gustu lezioa. To!

Beste kolaboratzaile xumeagIrudiao batzuk ere izan ditugu, ez horren itzal handikoak akaso, baina belarriak goza araziko dizkigutenak, dudarik gabe. Musikortako etxekoak, bakoitzak berean, egin izan dizkigute ahots batzuk, txaloak, alarauak… ez da broma (ikusi bestela www.musikorta.com orrialdean Jotak paratu duena).

Eta jakina, gure solfeo maila eskasa eraman ahal izateko, garai bateko Balerdi Balerdiko Blancak teklatua jo zuen, 11 nota (hamaika) besterik izan ez baziren ere. Nahitaezko notak, bestalde: Linboan sentiaraziko zaituztetenak…

Tiiiira. Berri gehiago izanen ditugunean, helaraziko dizkizuegu. Gutxi barru nahasketak, kanten aurrerapena, diskoaren edizioa, munduari bira estadioz-estadio… betiko kontuak, alegia. Bizi alai!

Batiz!

Batiz

Fini grabazioa!

Astearte eta asteazkena eman ditugu falta zitzaizkigun azken ahotsak, gitarrak, harmonika, perkusio eta bestelako pitokeriak bukatzen. Alea jacta est. Dagoeneko “hau nahasketetan konponduko diagu” esatean ederki dakigu txantxetan ari garela, eta beraz saiatu gara ahalik eta finen jarduten.
Orain kantuak beratzen uzteko garaia heldu da, nahasketetan sobera beta izanen baitugu nazkatzeko, kantu bera behin eta berriro entzutearen entzuteaz.
Eta gauzak nola diren, berriro ere ilusionaturik itzuli gara etxera, irrikatzen gure orerik gabeko ogitxoa lagun eta ingurukoei erakusteko. Grabazioan gozatu izan dugu une berezi askotan, esaterako punteo pare bat sartu dizkigun munstroa bertatik bertara izan genuenean. Jotak argazkiak bidaltzen dizkigunean argituko da misterioa.
Segi ongi, Balerdizaleak. Laster berri presku gehiago…

Estudioko datak

Dagoeneko badakigu noiz bukatuko ditugun grabatzen falta zaizkigun pistak: abuztuaren 21-22an, ea egun pare batean egiteke utzi ditugunak akitzen ditugun. Ondoren nahasketak utziko ditugu pendiente, nahiz lehenbailehen diskoaren aurrerapentxo bat izan nahiko genukeen prest, Jota jaunaren baimenarekin, betiere.

Gainera, kolaborazio ezin interesgarriago bat lortzear gaude, momentuz isilpean gorde beharrekoa, konfirmatu arte.

Bien bitartean, pazientzia, halabeharrez. Ez da erraza, ez pentsa, orain arte grabatutakoa ikusirik uste onekoak garela ezin uka dezakegu…

Ikusi beharko. Egon zain. Uste dugu mereziko duela eta!

BERRIAko elkarrizketa estudioan

Hara ze maju BERRIA egunkarikoek egin diguten elkarrizketa (2012/8/4)     http://paperekoa.berria.info/plaza/2012-08-04/032/001/urte_askoan_kantu_aske_aski.htm    Milesker Kepa Matxaini!

Estudioan! (eta 5)

Aaaaaahoooooouuu! Grabatzea ongi dago, baina aizue,  batzuetan ardiak ere aspertuko ziren egun osoa eman beharko bazuketen estudioan . Momentuz bukatu dugu lehen round hau, pozik, denbora ederki aprobetxatu dugulako sentsazioarekin. Falta ditugun ahots, harmonika, perkusio ta bestelako pitokeriak 3 aste barru edo saiatuko gara bukatzen, Jotak bezero gehiago baititu ate-joka, estudioaren zain (www.musikorta.com).

Baina tira, egia esatera orain artekoarekin diskoari kolorea hartu diogula esan genezake, eta uste dugu batonbat harrituta uzteko bezainbesteko materiala osatuko dugula, hainbat estilotan gainera… eta BAI: gure zale amorratuenetako horiei ere gusto emango diegula uste dugu, erregistratu baititugu azken kontzertuetan hainbeste komentario on izan dituzten kantak:  Ezkabapean, Ez dut jakin nahi eta abar.

Beraz, BBblog irakurle hori, berri gehiago izanen ditugularik hementxe paratuko dizkizugu txintxo-txintxo. Bien bitartean, Karlos baxujoleak atzo deitu zigun Hegoaldera onik iritsi dela jakin genezan , eta bide batez adarra ederki jotzeko ere, kalamidade hori. Eta estudioko udaleku hau ere gure bizkaiera hobetzeko aprobetxatu dugu, sagardoak ederki askatzen baititu mintzaira ta inhibizioa, Mendexako jaixetan atzo bertan konprobatu ahal izan genuen bezala.

Eskerrikasko Musikortako guztiei, bihotzez; haur, heldu, agure ta piztiei. Zoragarri pasatu dugu, sarjentuaren ordutegi zorrotzak eta guzti…

Hurrenarte, beraz. Bestelakoak izanen ditugunean, hementxe izanen gaituzue, ez izan dudarik. Ongi pasa!

Txuleta

Txuleta

Estudioan! (4)

Definitiboki, diska bat uda partean grabatzea alimaleko putada gerta daiteke, despitatu ezean. Mendexako sagardo dastaketari puntuazioa ezartzekotan, dudarik gabe oso altua beharko zukeen, baina gauza da gu lanean ari garela, nolabait esateko, eta halako ebentuak ez dira bateragarriak Jotak ezartzen dizkigun ordutegi koarteleroekin, ulertzen baduzue dibagaziñoa.

Tira, gaurkoan ahots batzuk sartu ditu  Toñok, eta baita gitarra batzuk ere, eta estudioko desastreak musika gisako zerbaitean bilakatzen hasia da; ia-ia magia dirudi! Baxua ta bateria hutsek ez dute buruko minik baizik sorrarazten, eta gitarra batzurekin eta ahots krudel batekin (oraingoz ez baitiogu ezerreri ez ekualizaziorik ez ja eman), bakalaoa diruditen 3 minutuko tunpa-tunpa-tunpa horiek kantu bihurtzen dira. Zerua ostartutzen dela dirudi.

Bihar dugu azken lan eguna estudioan, amateurren zioa horixe izaten baita, beste bide batzuetatik doala bakoitzarena. Eta ahal dugun guztia aprobetxatuko badugu ere, ez dugu uste egin beharrekoa bukatuko dugunik; baina ez dugu presarik. Estudiora itzuliko gara aste pare baten buruan, eta bide batez burua ere preskatuko dugu lanari berriz gogoz ekiteko.

A! Ta Oletatik Mendexarako bidea hartzen baduzue, kasu eman. %26 ko aldapa horiek segundan hartzen dituen primoren bat bertan geratzeko arriskua baitauka. Gorako bide horri Marino Lejarreta Etorbidea beharko litzaiokete deitu, eta halako karrera batean ea inor ausartzen al den karreristak bertatik pasa araztera…