Monthly Archives: 2012(e)ko uztaila

Estudioan! (3)

Karlosek berea bukatu ta ospa egin du, oporretan hasten dela eta praketan ezin kabidu dagoela, Rafaellaren aholkuari jarraikiz edo; badakizue: “Para hacer bien el amor hay que venir al sur…”. Hementxe utzi gaitu Toño, Zara, Jota ta enparauak gitarra guztiak sartu behar ditugula. Izorradila, gaur Mendexan merienda-afaria galdu du, eta biharko sagardo dastaketa. Hobe dugu orain alolorako bide zuzena hartzea, bihar pulamentu pixkat egin nahi badugu.

A! Portzierto! Gaur baskongadetan festa eguna zela ta, San Iñaxioren kontura antza, jende saldoa zebilen Oletako jatetxetan, eta hantxe nor eta Marino Lejarreta handia ikusi dugu. Egin beharko genuke halako batean karreristei buruzko abestiren bat…

Bihar gehiago. Gabon!

Advertisements

Gitarrak arrastirian

IMGP6839b

Estudioan! (2)

Ufffa! 8 kanta saskira! Gaur abentura franko izan ditugu; goizean aski ongi, 4 grabatu ditugu ta bazkaltzera (biba Gizaburuagako ostatua!). Arratsaldean berriz botikara bixita egin izan behar du baxujoleren batek begiko mina kentzeko erremedixoren bila, ta itzuli ta beste pare bat egin ditugu. Gero, Lekitxorako bidean, GAR-ekoek tarte batean freskoan eduki gaituzte, badaezpadaere. Gero, etxerakoan, basurde bat irten zaigu bidean, lasai puta. Lastima gidariak erreflejo exkaxekin ibili den, bestela bihar edo etzirako bazkari mundiala in behar genuen, mekabenzotz…

Bide honetik bihar arratsalderako gitarrak sartzen arituko gara, eta Toñok ahotsa eztitu beharko du lehenbaitlehen, jarduna heldu baitzaio derrepentean.

Bihar arte!

Baxuak Karlosen zain

Baxuak aukeran

Estudioan! (1)

Tiiira! Iritsi gara Musikortara (Toñori autoa izorratu eta halamoduz heldu da). Arratsalde partean hasi gara pulamentua egiten eta berehala atera diogu etekina lanari, estudioko hainbat traste alferkeritan ibili diren arren. Honezkero baditugu 3 kantu ia-ia botean, eta Jota bihar goizean 9:30tan lanean hasteko amenazurekin etorri zaigu. Ahal bezain pronto paratuko dugu zintzilika zeozer, gure fan saldoa zareten horiek asetzearren. Oraingoz, bihar arte! Lotara goaz, bihar jaleoa dugu ta.

Erritmo pixkot

Erritmo pixkot

Grabaketa!

Igandetik aurrera (2012-7-29) kanta berriak grabatzeari ekinen diogu Amorotoko Musikorta estudioan ( http://www.musikorta.com/ ). J jauna izanen dugu teknikari , eta ongibidean di-da batean grabatuko ditugu 11/12 kanta berri. Saiatuko gara berri preskuak zuei helarazten, gauzak aurrera doazen heinean. Bitartean, segi ongi, itzalean aukeran!

Eup! Kaixo!

Eup! Kaixo! BALERDI BALERDIkoak gaituzue, badakizue, 80. hamarkadako azken txanpan power pop estiloan (edo) ekin genion haiexek. Aldez aurretik eskarmentua izan bagenuen gutariko batzuk, talde mordotxo batean izandakoak baikinen, eta beste partaide batzuk orduantxe saiatu ginen musika tresnaren bat jotzen lehen aldikoz. Denboraren gurpilak makina bat buelta eman ditu orduz geroztik, eta taldekide batzuk bidean gelditu dira, baita hastapeneko hirukote-laukote-bostkote formazioa hirura itzuli ere, taldekide berriren bat eta guzti…

Blog berri honen bitartez informazio zuzena jaso dezazuen nahiko genuke: taldearen berri zuzena izan , kontzertuen datak jakin , kantak entzun ditzazuen, etab.

Badugu zenbait berri zuei helarazteko, baina dosifikazio txikian saiatuko gara ematen, botika indartsuenekin egiten den legez. Laster arte!

Beti Gazte

1991an Manolo Gil-ek grabatutakoa, binilozko 10 hatzetako lehen diskorako.

Zauria

Donostian, Doka kafe antzokian, 2012-XII-14an.
Txema Ortizek grabatutako bideoa